XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Martxoak 26

Aspaldiko lagun maitea:

Joan den igandekotz jasoa ninan hire karta, eta leitu ere egin ninan goitik hasi eta behitino, baina, gaur arte ez dinat kontesteko betarik izandu.

Aita ezongi samar zebilkinagu.

Badakin...

Betiko kontua...

Zurrutari ematen zion, eta ospitalean eduki dinagu hamabostaldi osoan.

Iduri egina omen zeukan gibela.

Ikusi egin behar hunake piza egiten hasten denean: odol hutsa dela ematen din.

Uste dinat mundu honetan ez dela luzaroko izanen gizajoa, hola segitzen baldin badu benpe.

Barkatu egin beharko didan hortaz, gaur arte ez kontestu izana.

Erabat konforme negon arrazoiari buruz esaten dunan horrekin.

Izanez ere, gure jainkoak gauza bakarra eman zionan nahikoan jendeari: arrazoia; beti nork berak duela pentsatzen puskarik haundiena.

Hori gauza ederra dun alde batera, bazter guziak eskas dituen gaurko jende burugabe honentzako.

Hori hala dun; hori ez dinat ukatuko.

Baina, egia esatea nahi baldin badun, ez dinat entenitzen (...).